XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halere, autore berak aurreko esaldi horren antzutasuna sumatzen ote zuen susmoa dugu ondoren dakargun beste dimentsio hau ere berea dela dakigularik: zurrunbilo eta berezgarri horren konponbide bezala Euskal Herrian bizitza eraikia zutenei (nola euskotar hala maketoei) komuna zaien ideal edo lotkia bat seinalatuko die: ERLIJIOARENA.

Gogora dezagun, Sabinoren goiburu politikoa den Jainkoa eta Lagizarra.

Badirudi Herri sistiman tokirik ez duenik anitz dela arrazaren kriterioz Euskal Herrian oharturik, eta hori lautu nahirik, erlijiozko maitasunaren aginduz Euskal Herrian biziaz gero gure balorean errespetatuko dituztenak bertako herritar ordezkotzat izendatzen dituela.

Honela, lehenbiziko Herri sistimaren teoria honen funtsean, erlijioaren dimentsioa txertaturik aurkitzen dugu.

Eta berau, nolabait adierazita, Kanten filosofia sistiman zenbait errealitate sartzeko irekitzen den arrazoi praktikoaren izenean eginen litzateke.

Halere, Euskal Herri sistimaren lehenbiziko teoria honek badu alde baikorrik.

Lehenik eta behin Euskal Herri sistimaren subirania erreflexibo mailako bilakaraztea.

Arrazoi hau dela eta Herri sistimaren subirania lortzekoan geroztik erreflexibo mailako jarduna geroz eta aberatsago gertatuko da.